es | eus | fr | uk

Merkataritza, Europar Batasun eta Nazioarteko zuzenbide pribatuan espezializatuak gara.

Nazioarteko Zuzenbidea

Enpresaren nazioartekotzeak mekanismo juridiko konplexuak aplikatzea eskatzen du .

Europar Batasuneko Zuzenbidea

Europar Batasuneko lege sistemaren eraginak ezagutzea ezinbestekoa zaigu eta horretan lagundu zaitzakegu.

Enpresa Zuzenbidea

Markataritzak ekonomia mugitzen duela denok dakigu baina bere legeak betetzea ezinbestekoa zaigu arazoak ekidin nahi baditugu.

Merkatal Zuzenbidea

Arazo juridikoak aurrikusten dituen enpresa, sortzen zaizkion arazoetatik beti garaile irtengo da eta gainera salneurri ordain duinean. Hau ondo egiaztatutako zerbait da.
Enpresak sortu, jarraipenean lagundu eta beharrezkoa bada baita desegin ere.
Merkatal kontratuak: salerosketak, ajentzia, banaketa akordioak.
Korporazio kontratuak
Goi mailako pertsonalaren atzerriratzak sortutako arazoen kudeaketa
Produktuen Erantzukizun zibila eta kalte ordainak.
Ordaingabeak.
Frankizia eta antzeko kontratuak

Europa Batasuneko Zuzenbidea

Denek badela jakin arren, askok ez dute aintzakotzat jotzen. Aholkularitza profesional ezagatik, nahiz enpresa publiko eta pribatuak, nahiz eskualde edo tokizko erakundeak, baita gobernu bat baino gehiago ere jausten ari dira. Ezjakintasunak ez du barkamenik.

Arazo bakoitzaren estudio zehatz bat egingo dugu eta horri buruzko legezko irtenbide bat topatzen saiatuko gara. Kontratuak europar legediarenpean egokitzapen eta interpretazioa ematen saiatuko gara eta behar izanezgero zure kasua Auzitegietan defendatuko dugu.

Nazioarteko Zuzenbide pribatua

Enpresaren nazioartekotzeak mekanismo juridiko konplexua aplikatzea eskatzen du.
  • Negoziazio eta nazioarteko salerosketa konplexuen idazketa.
  • Nazioarteko familiaren arazoak - Atzerrian gertatutako Istripuak - Nazioarteko Herentziak eta oinordetzak.
  • Ordezkaritza komertzialak atzerrian ezartzea, agentziak, filialak, agente komertzialak...
  • Banaketa akordioa esklusiboak.
  • Frankizia akordioak.
  • Negozio bateratuak, joint-venture, elkarlaneko kontratuak.
  • Nazioarteko eta beste nazioetako lege konparatuak aztertu. Enpresen Zerga eta Kontabilitateak kudeatu lege arazoak ekiditze aldera.
  • Nazioarteko laguntza logistikoa legeari egokitua.

Nortzuk gara?

Donostian kokatutako abokatu bulegoa gara, 25 urtetik gorako eskarmetua dugun taldea gara. Merkatal, Europar eta Nazioarteko Zuzenbide pribatuan lan egiten dugu. Hemen kokatu aurretik, Amerikako Estatu Batuetan, Frantzian, Belgika eta Luxenburgen lan egindako pertsonak osatzen dugu gure bufetea.
Jon Etxabe

Zuzenbidean Lizentziaduna, Euskal Herriko Unibertsitatean - EHU-UPV.
Europako Zuzenbidean lizentziaduna. Lovainako Unibertsitate Katolikoan. 1986 Louvain la Neuve -Beljikan. 1986. Ikasketaz frantsez hizkuntzan.
Nazioarteko eta Zuzenbide konparatuan Masterra (LLM). Bruselako Unibertsitate Librean (VUB), 1987. Ikasketak Ingeles hizkuntzan
Europako Batzordean lan egina, Luxenburgen, IX Zuzendaritza Nagusian. 1985-1986
Abokatua Bruselan 1987 - 1989.
Deustuko Unibertsitaten Europar Batasun gaietako irakaslea - Ekonomia eta Enpresa Fakultatean 1990-1994 Donostia
Praktika Juridikorako Eskolan irakasslea ICAGI-EHU egitarauan, Donostia 1990-2012.
Deustu Unibertsitate eta Bizkaiako Abokatu Eskolako Irakaslea 2013-2016.
UZEI Terminologia eta Lexikografiako Presidentea (Unibertsitate Zerbitzurako Euskal Institutua) 2003-2016
Abokatua Adeco bulegoan 1990-2016. Europako lege eta nazioarteko zuzenbide pribatuan espezializatua.

Elisabeth Lagarde

Abokatua, Gipuzkoako Abokatu Elkargoan, 1988 - 2016
Zuzenbidean Lizentziaduna - Bordeleko Unibertsitatean - Frantzia.
Zuzenbidean Masterra: Enpresa, Ekonomia eta Zerga Zuzenbidean Masterra. Bordeleko Zuzenbide Fakultatean egina. Frantzia.
Zuzenbide titulua Espainian homologatua, Euskal Herriko Unibertsitate (EHU-UPV ) eta Unibertsitate eta Hezkuntza Ministerioak onartua
Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren Masterrean irakaslea. 1990-2016. Adeco Abokatu bulegoaren bazkide sortzailea. 1989-2016
Lan esparrua: merkataritza-zuzenbidea, nazioarteko zuzenbide pribatua, Europar Zuzenbidea, mugaz haraindiko zerga-arazoak, merkataritza eta familia zuzenbidea.
Hizkuntzak : Gaztelera - Euskara - Frantseza eta Ingelesa.

Eva Durán

Idazkaritza eta Administrazio Ikasketetan Diplomaduna - Nafarroako Unibertsitatean, 2005
Adeco Abokatu bulegoko kidea 2008-2016
Kontabilitate eta zergen kudeaketaren arduraduna. Zerga Ädministrazioarekin harreman arduraduna. Ogasun Foralak eta estatu zerga Ajentziarekin harreman arduraduna. Zerga deklarazio telematikoak, lan kontratuak, sozietate zergak, Foru Ogasun eta Estatu Ajentziaren zerga ordainketa eta itzularazteak, urteko kontuak eta liburuen aurkezpena egin, gizarte afiliazioak sekuritate sozialean, nominak, aseguruak, enpresa harremanak eta lan kontratuen arduraduna.
Hizkuntzak : Euskara, Gaztelera, Ingelesa, Frantzesa.

Colaboradores

Miarritzeko ASSIE, AGUER, IDIART Abokatu taldearekin elkarlanean aritzen gara. Bereziki gai konplexuak eta mugaz haraindiko zuzenbide konparatuak aplikatu behar ditugunean. Gaur elkarlana ezinbestekoa da, baita abokatutzan ere.

Harremanetarako

Garibai Kalea, 6, 1. B

Donostia (San Sebastián)

CP 20004

Phone: 943426744

Fax: 943430637

Email: info@adeco.es

Heures d'ouverture : 9:00-15:00